Crowdfunding kanpaña

Ecolodge Euleuk

Ecolodge Euleuk Proiektua:

Oasi Jasangarria Senegalen

Egin bat bidaiarientzako ostatua eskaintzeaz gain, garapen komunitarioa eta eskualdeko jasangarritasuna ere bultzatzen dituen espazio bat eraikitzeko. Kolaboratu gurekin!

2019az geroztik, hainbat proiektutan aritu gara lanean Senegalen, Bass gure lankidearen eta Senegalgo lankideen laguntzarekin. Gutako batzuk Senegalgo haur baten, Paparen, harrera-familia izan ginenean hiru urtez hasi zen herrialdearekin daukagun lotura berezia. Papa bere familiarekin Senegalera itzuli ondoren, herrialdea bisitatu genuen eta liluratuta geratu ginen bere edertasun eta abegikortasunagatik.

Oraingoan, hunkituta gaude 2019tik lantzen ari garen proiektua aurkezteaz: Ecolodge Euleuk-en eraikuntza Warangen, Mbour, Senegal. Ecolodge honek, ingurumenarekin harmonian eraikia, bidaiarientzako eta boluntarioentzako ostatu-gune bat eskainiko du, baita tokiko komunitatearentzako prestakuntza-zentro bat ere. Eta martxan ditugun beste proiektuak laguntzeko diru-iturri bat ere izango da. 

Ecolodge hau ez da soilik ostatu hartzeko lekua izango, baizik eta konprometitutako boluntario eta bidaiariei benetako esperientzia eskainiko dien etxe jasangarri eta abegikorra. Egia bihurtzeko, zure laguntza behar dugu.


Ecolodgearen sorrerak eragin positiboa izango du komunitatean, hainbat modutan:

  • Lanpostu duinak eta kalitatezkoak sortzea, zuzenekoak zein zeharkakoak, emigrazioa geldiarazten lagunduz, lan-baldintza hobeen bila. Gure kalkuluen arabera, Ecolodge-ak 5-10 pertsona artean enplegatuko ditu, eta horietako batzuek familiarekin Ecolodge eremuan bertan bizitzeko aukera izango dute. 

  • Euleuken proiektuak finantzatzea: bidaiarien eta boluntarioen ostatuaren onura ekonomikoak inbertituko dira Euleuk elkartearen proiektuak babesten jarraitzeko eta proiektu gehiago aurrera eraman ahal izateko. 

  • Lokalentzako lanbide-heziketarako espazioa: Ecolodge-ak komunitatean pentsatutako espazio bat ere izango du. Bai lokaletarako lanbide-heziketako ikastaroak emateko, baita komunitatearen bileretarako edota langileen seme-alabentzako ludoteka gisa. Ecolodge Euleuk zentroak komunitateak soilik erabiltzeko espazio bat gordeko du. 

Zure laguntzak, Ecolodge-a eraikitzen laguntzeaz gain, tokiko pertsonentzako enpleguak sortzen lagunduko digu, hala nola eraikitzaileentzat, guardiako langileentzat, sukaldarientzat, garbitzaileentzat eta prestakuntza-bideratzaileentzat. Azken horietan jarri nahi dugu arreta, batez ere, uste baitugu formazioek tokiko komunitateari ahalduntzeko aukera emango diotela, beren bizitzak hobetzeko eta Senegalen garapen jasangarrian laguntzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta ezagutzak emanez.

Proiektu honetan parte hartzean, tokiko kultura eta herriaren ekonomia sustatzen ere lagunduko duzu. Ecolodge Euleuken ostatu hartzen duten bidaiariek eta boluntarioek aukera izango dute tokiko kulturan murgiltzeko, Senegalen egungo egoerari buruz ikasteko eta enpresa txikiei tokiko produktuak erosten laguntzeko.

Ecolodge Euleuk eraikitzen hasteko asmoa dugu crowdfunding-kanpaina honetan gure finantzaketa-helburua lortu bezain laster. Zure laguntzarekin proiektua errealitate bihur dezakegu lehenbailehen, eta gure ateak ireki boluntarioei, bidaiariei eta tokiko komunitateko kideei.

Ecolodge Euleuk Warang, Mbour, Senegalen egongo da, bertako komunitatearekin lotura estua ezarri dugun etxean. Edertasun naturalez eta abegikortasunez betetako lekua da, eta Senegalen garapen jasangarrian lagundu nahi dutenekin partekatu nahi dugu.

Zure ekarpena ezinbestekoa da amets hori egia bihurtzeko eta Senegalgo pertsonen bizitzan benetako aldea markatzeko.

Eskerrik asko laguntzeagatik! Besoak zabalik zure zain egongo gara gure Ecolodge-an.

Gogoratu zure doaintzak %80* arte desgrabatu dezaketela!

Harpidetu Euleuken buletinera!

Euleuken lanari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, gure proiektuen egoerari buruz jakin nahi baduzu, edo taldea hobeto ezagutu nahi baduzu, egin zaitez Euleuk Elkartearen harpidedun.

Hilabetean behin jasoko duzu elkarteari zein Senegali buruzko berriren bat.