Ainhoa

Izugarrizko esperientzia izan da, oso polita, esanguratsua, oso aberasgarria eta sentikorra.Lehen aldia izan da Senegalera joaten, nahiz eta betidanik egin nahi izan dudan bidaia izan.

 Bizitzeko duten filosofía, gauzak egiteko duten xarma, estresik gabekoa eta positibotasuna azpimarratuko nituzke.Ez dagoela araurik/ legerik ezertarako, ^^guztiak ^^ balio du edo posiblea da beraien erlijioaz aparte. Ume talibe- en bizia, janari oso gozoa, jendearen izaera positiboa zentzu guztietan baina batez ere daukaten hospitalitatea- TERANGA- eta beti alai. Guztiek ematen dizute eskua, agurtu egiten zaituzte une oro eta beti daude prest laguntzeko, nahiz eta ezer ez izan. 

Ez da lehen aldia esaten dudana hau baina askoz gutxiagorekin bizi beharko ginateke eta beste aspektu batzuk kontuan izan.Bizitzan aurrerakuntzak eta hobekuntzak beharrezkoak direla pentsatzen dut baina beti ere berdintasuna kontuan hartuz.Guztiok daukagu bizitzeko gogoa eta aukerak guztientzako berdinak izan beharko litzatezke, ongizatea bermatuz. Ditugun ardurak beste batzuk izatea.
Pentsamendua asko aldatu zait. Konturatu naiz ez dudala ezer faltan botatzen; horrela bizi ahalko nintzateke gauza txiki batzuk aldatuz, batez ere hondakinak.  

ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK! JEREJEF EULEUK ELKARTEARI ESPERIENTZIA ABERASGARRI HONENGATIK!ZUEK GABE EZIN IZANGO ZEN POSIBLEA IZAN! ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ UNE ORO HOR EGOTEAGATIK OLATZ! ESKERRIK ASKO BASS GUZTIA POSIBLEA EGITEAGATIK!

Anterior
Anterior

Ane

Siguiente
Siguiente

Eli